Artikulu edo atal hau «Txikipedia:Olagarro» artikuluarekin batu dadila proposatu da. (Eztabaida) |
Olagarroa (octopoda) animalia ornogabea da eta molusku klasekoa. Bere gorputza oso biguna da eta itsasoan zehar mugitzeko erraztasuna eta mugimendua azkarra izateko aukera ematen dio.
NOLAKOA DA? ZEIN ITXURA DU?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olagarroa uretan bizi den animalia da. Nahiz eta, haren itxura zehaztea oso zaila den, bere buruak erraboildun itxura du eta bi begi handi han kokatzen dira. Bertan ere, sifoi bat dauka ur zorrotada jaurtiz azkar ihes egiteko. Horrez gain, aldebiko simetria dauka, zortzi garro ditu bere inguruan bentosekin osatuak. Hauen artean, atzeko biak itsaso hondoan ibiltzeko erabiltzen ditu eta gainerako seiak harrapakina bilatu eta oratzeko erabiltzen ditu, horregatik bi hanka eta sei beso dituela esan ohi da.
Bestalde, kolorez aldatzeko aukera dute, egoera ezberdinetara egokitzeko. Horrez gain, predatzaileen aurrean babesteko oso baliagarria izan daiteke. Aipatu beharrekoa da ere, entzumena izan ezik gainerako zentzumenak oso garatuak dituela.
Tamainari dagokionez, olagarroek 10-50 kg bitarte pisatu dezakete. Hala nola, aurkitutako handienak 71kg pisatzen zituen eta txikienak berriz, 1 gramo.
Olagarroek mokoa dute: Haien gorputzaren erdialdean kokatuta dago eta loroaren mokoaren antza du. Mokoa bere gorputzaren gogorra duten zati bakarra da.
NON BIZI DA?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizilekuari dagokionez, nahiago izaten du klima epel eta klima tropikalean bizi eta beraz, esan daiteke munduko itsaso askotan aurki daitekeela. Gainera, orokorrean, itsasoko zulo tartean egon ohi da ezkutaturik.
ZER JATEN DU?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olagarroa, animalia Haragijalea da eta beraz, arrainez, krustazeo txikiz, bibalboz, moluskuz eta algez elikatzen da orokorrean. Elikatu ahal izateko, lurraren azaleraraino ateratzen dira, batez ere, krustazeoak eta molusku txikiak haien garroen bitartez erakartzeko asmoz. Ehizatzeko beste modu bat, harrapakinaren gainean irristatzea da, burua hondoratu ahal izateko, izan ere, ahoa moko-itxurakoa du eta honen bitartez, animaliaren maskorren gainean zuzenean irensteko aukera du. Gauetan ere behatzen ibili ohi dira, hala harrapakinak lo dauden bitartean harrapatu ahal izaten dituztelako. Bestalde, olagarroen %83ak soilik jaten ditu harrapakinak momentuan, hau da, gainerakoek, ezkutalekuetan gordetzen dituzte gerora jan ahal izateko.
UGALKETA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olagarroak obiparoak dira, hau da arrautzen bidez ugaltzen dira. Zehazki, ugalketa egiteko, olagarro arrak ugaltze-organoa den hirugarren beso bat izan ohi du, ektokotilo deiturikoa, emearen estoldan kokatu behar dena espermatoforoak sartu ahal izateko. Ernalketaren ondoren, emeak arrautzak haitzuloren baten barnean uzten ditu. Gainera, olagarro emeek, arrautzen babesa dela eta, elikatu gabe zaintzen ditu bere arrautzak olagarro bilakatu arte. Hauek olagarro bilakatzean (hilabete gutxi gora behera) hil egiten da, elikadura falta dela eta.
GIZAKIEKIKO HARREMANA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artea eta pinturari dagokionez olagarroek gaur egun zein antzinaroan garrantzia handia zuten. Hori ikusgai da K.a 1900-1100 urteen bitartean Cnosasko Brontze Aroko aztarnategi arkeologiko batean aurkitutako olagarro irudia zeukan tailu batean.
Horrez gain, gure kulturan olagarroa hainbat modutan izan da irudikatua; Hala nola, greziar mitologian Gorgona izeneko munstroa olagarroan inspiratua zegoen, edo greziar mitologia aztertzen jarraitu ahala, Medusaren buruan olagarroaren garroak adierazgarriak dira. Munstro, edo pertsonai ezagunekin jarraituz, Kraken olagarroaren mitoa dago, non Groenlandiako eta Norvegiako itsasontziak ondoratzen zituen munstroa zen. Ikus daiteken moduan, olagarroa gure kulturan izaki beldurgarri gisa hartzen da.
Arrantza eta gastronomian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ihes egiteko beste modu bat eta bitxia dena, haien beso bat utzi eta alde egitearena da.
Olagarroen arrantza-ustiategiak mundu osoan daude, eta, guztira, 250.000-320.000 tona artean harrapatzen ziren 1986 eta 1995 bitartean. Gaur egun berriz, arrantza jasangarriaren aldeko legeak direla eta olagarroak arrantzatzeari mugak jarri dizkiete gehienezko kopuruak ezarriz. Hala ere, ikus daiteke munduko olagarro harrapaketa datuak aztertuta, 2007 urtean izan zuela goia, 380 mila tonarekin, eta 2012. urtean 336 000 tonara jaitsi zela. Harrapaketak egiteko, nasak, arraste-sareak, tranpak, deriba sareak, arpoiak, amuak eta eskuz harrapatzea erabiltzen dira.
Olagarroa kultura askotako gastronomiaren parte da eta Mediterraneoko eta Asiako kostaldeetan ohikoa den elikagaia da. Besoak eta, neurri txikiagoan, gorputzeko beste atal batzuk modu desberdinetan prestatzen dira, espeziearen edo tokiko ohituraren arabera. Adibidez, AEB olagarroa gordin jaten da.
Zientzia eta teknologian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olagarroak ereduzko organismo gisa erabiltzen dira ikerketa biologikoaren alor askotan, hala nola gorputz-adarrak birsortzeko, azalaren kolorea aldatzeko, banatutako nerbio-sistemarekin modu adimentsuan jokatzeko...
IZEN EZBERDINAK BESTE HIZKUNTZATAN
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteleraz: Pulpo
Ingelesez: Octopus
Frantsesez: Poulpe
TAXONOMIA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreinua: Animalia
Azpierreinua: Bilateria
Filuma: Mollusca
Klasea: Cephalopoda
Azpiklasea: Coleoidea
Goiordena: Octopodiformes
Ordena: Octopoda
BESTE BITXIKERIA BATZUK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Olagarro guztiak pozoitsuak dira: Olagarro guztiek toxinak dituzte haien harrapakinak geldiarazten dituenak baina eraztun urdineko olagarroak bakarrik du izakien heriotza eragiten duen pozoia. Izan ere, munduko animalia arriskutsuenetarikoa da.
- Besoen bitartez usaintzen dute.
- Bizkarrezurrik ez dutenez, edozein zulotatik sar daitezke.
- Burmuina zortzi besoen barnealdean kokatzen da.
- Beste espezietako animaliak imitatzeko gai dira.
- 300 espezie baina gehiago existitzen dira.
ESTEKAK
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- https://es.wikipedia.org/wiki/Octopoda#Relaci%C3%B3n_con_los_humanos [1]
- https://www.elconfidencial.com/tecnologia/ciencia/2017-04-09/la-extrana-evolucion-de-los-pulpos-o-por-que-es-un-animal-fascinante-y-tu-sin-saberlo_1363427/[2]
- https://www.caracteristicas.co/pulpo/ [3]
- https://www.nationalgeographic.com.es/animales/pulpos [4]
- https://www.quecome.com/que-comen-los-pulpos/ [5]
- https://www.especiesde.com/pulpos/#Pulpo_comun [6]
- https://www.fordivers.com/es/blog/2014/01/20/10-curiosidades-que-quiza-no-sabias-sobre-los-pulpos/#:~:text=%2010%20curiosidades%20sobre%20los%20pulpos%20que%20desconoc%C3%ADas,del%20olfato%20de%20los%20pulpos%20se...%20More%20
- ↑ (Gaztelaniaz) Octopoda. 2021-03-30 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La extraña evolución del pulpo o por qué es un animal fascinante (y tú sin saberlo)» www.elconfidencial.com 2017-04-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ «Pulpo: hábitat, alimentación, reproducción y características» www.caracteristicas.co (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pulpos: características y fotos» www.nationalgeographic.com.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Que Comen los Pulpos? 2020 - Donde Vive, Como Nace, Cuanto Vive» Que Come | Donde Vive, Como Nace, Cuanto Vive 2015-06-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Especies o tipos de pulpos» Especies de los animales 2018-09-28 (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).