VI. bikotearen nukleoa
Artikulu edo atal hau «Abducens nukleoa» artikuluarekin batu dadila proposatu da. (Eztabaida) |
Abducens nerbioaren (edo VI. gara-nerbioaren) nukleoa nukleo eragile somatiko orokorra da, begien mugienduekin erlazionatuta dagoena.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubian kokatuta dago, IV. bentrikuluaren zoruan, aurpegi-nerbioaren kolikuluaren mailan. Izan ere, bere atzealdetik aurpegi nerbioaren zuntzak pasatzen dira. Honek, IV. bentrikuluaren zoruan goragune bat osatzen du: Aurpegi nerbioaren kolikulua. Nerbioak ez dira nahasten, bakarrik atzealdetik pasatzen dira eta goragune hau osatzen dute. Abducens nukleoa erdialdeko marratik gertu dago, begien mugimenduak kontrolatzen dituzten beste nukleoak bezala (okulomotorra eta troklearra).
Konexioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konektatzen da bai bide eragile eta sentsitibo orokorrekin, bai gainerako nukleo okulomotorrekin, bai ikusmen-bide eta bide koklearrarekin, azken hauekin erdialdeko luzetarako faszikuluaren bidez.
Aferentziak jasotzen ditu goiko kolikuluaren bizkarmuin-tektu traktuaren zuntz batzuetatik, zeintzuen bidez ikusmen-kortexa eta VI. gara-nerbioaren nukleoa konektatuta dauden.
Abducens nerbioaren ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nukleo honetatik VI. gara nerbioa irteten da. Nerbio honen axoiak aurrerantz eta beherantz abiatzen dira zubian zehar. Axoi horiek bizkarmuin-kortex traktuaren (zubiaren maila honetan luzetara dagoena) alboaldetik pasatzen dira erraboiletik irten baino lehen (erraboil-zubi ildoaren erdialdeko eremutik irtengo da).
Inerbaturiko egiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irudiak: https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home
- F. H. NETTER, NETTER, MASSON (2011), ISBN: 9788445820650
- (ingelesezko wikipediako orrialdea): https://en.wikipedia.org/wiki/Abducens_nucleus