Edukira joan

Gustav Mahler

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gustav Mahler

(1907)
Bizitza
JaiotzaKaliště eta Kaliště1860ko uztailaren 7a
Herrialdea Austriar Inperioa
Cisleithania
Talde etnikoaJuduak
HeriotzaViena1911ko maiatzaren 18a (50 urte)
Hobiratze lekuaGrinzing Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: endokarditisa
septizemia
Familia
AitaBernhard Mahler
AmaMarie Herrmann
Ezkontidea(k)Alma Mahler  (1902 -  1911)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
University of Music and Performing Arts Vienna (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea eta classical composer (en) Itzuli
Lantokia(k)Olomouc
Lan nabarmenak
Genero artistikoamusika klasikoa
sinfonia
ganbera-musika

gustav-mahler.org
IMDB: nm0006178 Allocine: 37140 Allmovie: p100788 IBDB: 91754
Spotify: 2ANtgfhQkKpsW6EYSDqldz Musicbrainz: 8d610e51-64b4-4654-b8df-064b0fb7a9d9 Songkick: 59832 Discogs: 239236 IMSLP: Category:Mahler,_Gustav Allmusic: mn0000017558 Find a Grave: 1298 Edit the value on Wikidata

Gustav Mahler (Kaliště Bohemiako Erresuman gaur egun Txekian Austriar Inperioa, 1860ko uztailaren 7aViena, 1911ko maiatzaren 18a) musikagile austriarra izan zen, eta haren lanak, Richard Straussen lanekin batera, erromantizismoaren osteko garrantzitsuenak dira. Orkestra zuzendaria ere izan zen.

XX. mendeko lehen hamarkadan, Gustav Mahler bere garaiko orkestra eta opera zuzendari garrantzitsuenetako bat izan zen. 1878an, Vienako Kontserbatorioan graduatu ondoren, gero eta garrantzitsuagoak ziren hainbat orkestrako zuzendaria izan zen Europako hainbat opera-antzokitan, eta, 1897an, orduan nabarmenena zela jotzen zenera iritsi zen: Vienako Gorteko Operaren zuzendaritza (Hofoper). Austriako hiriburuan egin zituen hamar urteetan, Mahlerrek —katolizismora bihurtutako judua— prentsa antisemitaren aurkakotasun eta etsaitasuna jasan zuen. Hala ere, bere ekoizpen berritzaileei eta antzezpen-maila altuei esker, opera-zuzendari handienetakotzat jo zen, batez ere Richard Wagnerren eta Wolfgang Amadeus Mozarten operen interpretatzaile gisa. Ondoren, Metropolitan Opera Houseko eta New Yorkeko Orkestra Filarmonikoko zuzendaria izan zen.

Konpositore gisa, forma sinfonikoan eta liedean zentratu zituen bere ahaleginak. Bigarren, Hirugarren, Laugarren eta Zortzigarren sinfoniek eta Das Lied von der Erdek (Lurraren abestia) genero biak bateratu zituzten beren partituretan. Berak esaten zuen sinfonia bat konposatzea «mundu bat ahalik eta baliabide gehienekin eraikitzea» zela, eta, beraz, eremu horretan egindako lanek heterogeneotasun handia dute ezaugarri. Jatorri desberdineko elementuak sartu zituen, hala nola Doinu herrikoiak, martxak, fanfarre militarrak, akordearen erabilera pertsonalaren bidez; Vienako tradizio klasikotik xurgatu zuen ohiz kanpo tartekatuz edo luzatuz marko formalaren barruan marra melodikoak, akoplatuak edo elkarren ondoan jarritakoak. Bere lan sinfonikoek neurrigabeko proportzioak hartu zituzten, eta harmonia disonanteak zituzten, Wagnerrek bere Tristan eta Isolda lanean erabilitako kromatismoa gainditzen dutenak. Itxuragabekeriaren eitetik ateratzen zena, egituran formaltasun «klasikoren» bat aitortzeak eskatzen zuen aparteko ahaleginarekin, bere musika ez ulertzea eragin zuen, eta etsaitasun ia orokorra erakarri zion, nahiz eta gutxiengo gogotsu baten laguntza izan, Vienako Bigarren Eskolako kideek, zeinek beren aitzindaritzat baitzuten.

Bere lanen artean, bere bederatzi sinfonia bukatuak (hamar, hamargarrenaren zirriborroa sartuz gero) eta hainbat kantu ziklo edo lieder aipa daitezke. Hauek dira abestien bilduma nagusiak: Lieder eines fahrenden Gesellen (Lankide ibiltari baten abestiak); Des Knaben Wunderhorn (Mutikoaren adar magikoa) zikloa, alemaniar kantu herrikoien bilduma baten oinarritua; Kindertotenlieder (Haur hilei abestiak) Rückert-Lieder abestiak, bi kasuetan, Friedrich Rückert poeta alemanaren testuetan oinarrituta; baita Das Lied von der Erde sinfonia-zikloaren sintesi berritzailea ere, txineratik alemanera itzulitako olerkien letrekin.

Mahlerren berriro baliotzea motela izan zen, Anton Bruckner-ena bezala, eta atzeratu zen zuen originaltasun handiaren eta Alemaniako eta Austriako nazismoaren goraldiaren ondorioz, bada, judu izateak «endekatu» eta «moderno» gisa katalogatu baitzuen bere lana. Beste konpositore batzuekin ere, gauza bera gertatu zen, Hirugarren Reich-ean ezbeharrean erori baitziren. Bigarren Mundu Gerraren amaieran eta Bruno Walter, Otto Klemperer eta, geroago, Bernard Haitink edo Leonard Bernstein bezalako zuzendarien lan irmoagatik[1], bere musika orkestra handien errepertorioan sarriago interpretatzen hasi zen, musikaren historian gehien nabarmendu ziren konpositoreen artean aurkituz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehengo urteak (1860-1880)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahler familia Bohemia ekialdetik zetorren, eta jatorri apalekoa zen (konpositorearen amona saltzaile ibiltaria izan zen)[2]. Garai hartan, Bohemia Austriako Inperiokoa zen (gaur egungo Txekiar Errepublika), eta mahletarrak gutxiengo aleman hiztun bohemiar-juduen artean sartzen ziren. Aurrekari horiekin, konpositore izango zenak, etengabe erbesteratu eta kokatu gabeko sentimendua garatu zuen: «beti arrotz, inoiz ez ondo hartua» sentituz[3]. Bernhard Mahler, saltzaile ibiltari baten semea eta konpositorearen aita, burgesia txikiaren artean kokatu zen kotxe-gidari eta, geroago, ostalari bihurtzean[4].​ Kalištěn (alemanez Kalischt) herrian, etxe apal bat erosi zuen, eta, 1857an, Marie Hermannekin ezkondu zen, hemeretzi urtekoa eta xaboi-fabrikatzaile baten alaba. Hurrengo urtean, Mariek senar-emazteen hamalau seme-alabetako lehena erditu zuen: Isidor, haurtzaroan hil zena. Bi urte geroago, 1860ko uztailaren 7an, bigarren semea, Gustav, jaio zen[5].

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gustav Mahler, sei urte zituela.

1860ko abenduan, Bernhard Mahler bere emazte eta semearekin Jihlava hirira joan zen[5], eta han destilategi arrakastatsu bat eta taberna bat ireki zituen[6]. Familia azkar hazi zen, baina Gustaven ondoren jaio ziren hamabi seme-alabetatik seik baino ez zuten bizirik iraun[5].​ Jihlava, orduan, 20.000 biztanleko hiri komertzial oparoa zen, eta Gustav musikan sartu zen kaleko abestien, dantza-musikaren, doinu herrikoien eta tronpeta-deien eta tokiko banda militarren martxen bidez[7].​ Elementu horiek guztiek, gerora, bere musika helduari lagunduko zioketen[6].

Lau urte zituela, Bohemiako aitona-amonen etxean piano bat aurkitu zuen, eta berehala hasi zen jotzen[8].​ «Wunderkind» (haur prodijioa) gisa hartzeko moduko trebetasuna garatu zuen musika-tresna interpretatzeko, eta hamar urte zituela eman zuen lehen errezitaldi publikoa udal-antzokian[4][6].​​ Bernhard Mahlerrek gustu artistikoak zituen, eta semearen musika-talentu hasiberria sustatu zuen. Konpositore izango zena, pianoko eta teoria musikaleko lehen ikasgaiak jasotzen hasi zen bost urte zituela. Berehala erakutsi zuen arte horretarako berezko gaitasuna zuela: urtebete geroago, lied bat eta polka bat egin zituen, hileta-ibilaldi sarrera-emaile batekin. Bere lehen irakasleak izan ziren: Franz Viktorin, Jihlavako antzokiko lehen kapera-maisua; Johannes Brosch biolin-jotzailea; Jakob Sladky kontrabaxu-jotzailea, eta, azkenik, Heinrich Fischer, tokiko gizon-abesbatza bateko zuzendaria.

Gustavek musika egin nahi zuen arren, bertako «gymnasium»ean (eskola) egindako eskola-txostenek gogamen distraituko eta lan akademikoan fidagarritasun gutxikoa zela erakusten zuten[9].​ 1871n, mutilaren emaitzak hobetu asmoz, aitak Pragako New Town Gymnasiumera bidali zuen, baina Gustav ez zen zoriontsu han, eta Jihlabara itzuli zen laster[6].​ 1874an, Ernst anaia txikia galdu zuen, gaixotasun luze baten ondorioz hil baitzen. Mahlerrek bere sentimenduak musikan adierazten saiatu zen, eta Josef Steiner lagunaren laguntzarekin opera batean hasi zen lanean, Herzog Ernst von Schwaben (Ernst Suabiako Dukea), anaia zenaren omenez. Bai musika, baita libretoa ere galduta daude[9].

Ikasle garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richard Wagner-en eragina garrantzitsua izan zen Mahlerren ikasle urteetan. Ondoren, bere lanen interprete ospetsu bihurtu zen.

Bernhard Mahlerrek semeak musika-karrera bat izatea nahi zuen; babesa adierazi, eta mutila Vienako Kontserbatoriora bidali zuen[10]. Julius Epstein pianista ospetsuak Mahler gaztea entzun zuen, eta 1875-1876 ikasturtean onartu zuen[6].​ Aurrerapen handiak egin zituen Epsteinekin piano-ikasketetan, eta sariak irabazi zituen lehen bi urte amaieretan. Azken urtean, 1877-1878an, konposizioaren azterketan kontzentratu zen, eta harmonian Robert Fuchs eta Franz Krennekin[11][12]. Garai hartako konposizio gutxi gordetzen dira, konposiziorako bere lehen saiakera serioetarikotzat jotzen dena izan ezik Pianorako Kuartetoa. Konposizio horietako asko bertan behera utzi ziren haiekin pozik ez zegoela sentitu zenean. Lehiaketa baterako prestatutako mugimendu sinfoniko bat suntsitu zuen, Joseph Hellmesberger zuzendariak kopia-akats batzuk zirela-eta gaitzetsi ondoren[13].​ Mahlerrek Kontserbatorioko orkestrako ikasleekin, entsegu eta emanaldietan zuzendari gisa izan zuen lehen esperientzia izan ahal izan zuen, baina orkestra horretan perkusionista gisa izan zuen paper nagusia.

Kontserbatorioan, Mahlerren lankideen artean zegoen Hugo Wolf, geroago musikagilea izango zena, eta, harekin, adiskidetasun estua izan zuen. Wolf ez zen gai erakundearen diziplina zorrotza jasateko, eta bota egin zuten. Mahlerrek, batzuetan bihurria izan bazen ere, bide bera saihestu zuen Hellmesbergerri barkamena eskatuz[14]. noizean behin, Anton Bruckner-en hitzaldietara joan zen, eta, formalki bere ikaslea izan ez bazen ere, haren eragina izan zuen. 1877ko abenduaren 16an, Brucknerren Hirugarren Sinfoniaren estreinaldia penagarrian izan zen. Musikagileak oihuak egin zituen, eta ikusle gehienak alde egin zuten. Mahlerrek eta beste ikasle batzuek sinfoniaren pianorako bertsio bat prestatu zuten, eta Brucknerri aurkeztu zioten[15].​ Bere belaunaldiko ikasle askorekin batera, Richard Wagnerren eragina izan zuen Mahlerrek, nahiz eta eszenaratzearen ordez musikaren soinuan izan interes nagusia. Ez da ezaguna Wagnerren operaren bat ikusi ote zuen ikasle-urteetan[16].

Mahlerrek, 1878an, Kontserbatorioa utzi zuen diploma batekin, baina erakundeak lorpen nabarmenengatik ematen zuen zilarrezko domina ospetsurik gabe[17].​ Orduan, Vienako Unibertsitatean eman zuen izena (aitak behin eta berriz hala eskatuta, hala ere, nekez pasatu zuen «Matura»), eta literatura eta filosofiaren[6] garapenean bere interesak islatu zituzten ikasketak jaso zituen.​ 1879an, Unibertsitatetik alde egin ondoren, Mahlerrek piano-irakasle gisa diruren bat irabazi zuen; konposatzen jarraitu, eta, 1880an, kantata dramatiko bat amaitu zuen, Das klagende Lied (Dolu abestia). Horrek, bere lehen obra nagusia, Wagner eta Brucknerren eraginen adierazgarriak ditu, baina musika-elementu asko ditu Deryck Cooke musikologoak «Mahler puru»[18] gisa deskribatzen dituenak.​ Haren lehen antzezpena ez zen 1901era arte egin, berriro ikusi eta era laburtuan aurkeztu zena[19]. Konposizio-lehiaketa batean parte hartu zuen obrarekin; horrekin, konposizioan edo opera-zuzendaritzan jarduteko erabakitzeko asmoa zuen. Epaimahaia oso kontserbadorea zen, Johannes Brahms zuen presidente, eta Mahlerren ideia berritzaileak, eszenatik kanpoko orkestra txiki bat barne, ez zuen konbentzitu eta, beraz, ez zuen irabazi.

Mahlerrek filosofia alemanarekiko interesa garatu zuen, eta bere lagun Siegfried Lipinerrek barneratu zuen Arthur Schopenhauer, Friedrich Nietzsche, Gustav Theodor Fechner eta Rudolf Hermann Lotze lanetan. Pentsalari horiek, askoz geroago, eragina izan zuten musikagilearengan eta haren musikan. Jonathan Carr biografoak dio: «konpositorearen burua ez zegoela soilik banda bohemioen, tronpeta- eta martxa-ukituen, Brucknerren koralen eta Schuberten sonaten soinuaz beteta, baita Lipinerrekin konpontzen saiatu zen filosofiaren eta metafisikaren arazoez ere»[20].

Hasierak zuzendari gisa (1880-1887)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehengo obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahler 1890. inguruan, 30 urte zituela.

1880ko udan, Mahlerrek lehen lana izan zuen orkestra profesionaleko zuzendari gisa, Bad Hall bainuetxeko antzoki txiki batean, Linz hegoaldean[17].​ Errepertorioa operetek baino ez zuten osatzen; Carr-en hitzetan, «lan triste samarra» izan zen, eta Mahlerrek onartu zuen Julius Epstein-ek bere lana laster hobetuko zela esan zionean[20]. 1881ean, Ljubljanako (garai hartan Laibach izendatua Eslovenian) Landestheaterren zuzendari izendatu zuten. Konpainia, txikia baina baliabideak zituena, asmo handiagoko obrak egiteko prest zegoen. Han, Mahlerrek maila handiko lehen opera zuzendu zuen, Verdiren Il trovatore, garai hartan hirian aurkeztu zituen 50etik gorako bat[21].​ Kargu horretan sei hilabete eman ondoren, Vienara itzuli zen, eta lanaldi partzialean lan egin zuen hiriko Carltheater abesbatzako maisu gisa[22].

1883ko urtarrilean, Mahler Olomouc-eko antzoki kalamastra bateko zuzendari bihurtu zen[21].​ Ondoren idatzi zuen: «Olomouc-eko antzerkiaren atalasea gurutzatu nuenetik, Jainkoaren haserrearen zain dagoen baten gisa sentitu nintzen»[23].​ Orkestrarekin harreman eskasa izan arren, Mahlerrek bost opera berri eraman zituen antzokira, Bizeten Carmen barne, eta, hasieran harekin, etsai izandako prentsa bereganatu zuen[23].​ Kasseleko Errege Antzokian astebete proba moduan eman ondoren, Mahler antzerkiko «koru- eta musika-zuzendari» bihurtu zen, eta, kargu hori, 1883ko abuztutik bete zuen[22]. Tituluak, hala ere, Wilhelm Treiber kapera-maisuaren mende zegoelako errealitatea ezkutatzen zuen[24]. Hura haserre zegoen Mahlerrekin, eta, beraz, bere bizitza miserablea egitea proposatu zen.​ Giro desatsegina izan arren, Mahlerrek arrakasta-uneak izan zituen hirian. Weberren Der Freischütz opera gogokoenaren antzezpena zuzendu zuen[25], eta, 1884ko ekainaren 23an, Josef Viktor von Scheffelen Trompeter von Säkkingen (Säkingenen tronpeta-jolea) antzezlanaren lehen antzezpen publiko profesionala zuzendu zuen[Oh 1]. Johanna Richter sopranoarekin harreman sutsuak, nahiz ondo bukatu ez, maitasun-poema batzuk idaztera eraman zuen Mahler, eta Lieder eines fahrten Gesellen (Bidaia-kide baten kantak) kantu-zikloaren testu bihurtu ziren[24].

1884ko urtarrilean, Hans von Bülow zuzendari ospetsuak Kasselera eraman zuen Meiningeneko Gorteko Orkestrara, eta bi kontzertu eskaini zituen. Antzokian zuen lanetik ihes egiteko itxaropenarekin, Mahlerrek Büllowren laguntzaile iraunkor izateko lanpostu bat bilatu zuen, arrakastarik gabe. Hurrengo urtean, ordea, enplegu berri bat aurkitzeko ahaleginean, sei urteko kontratu batean bukatu ziren Leipzigeko Opera ospetsuan, non 1886an hasiko baitzen. Ez zegoen Kasselen beste urte batez jarraitzeko prest; beraz, 1885eko uztailean, uko egin zion, eta, zorte handiz, Pragako Neues Deutsches Theater-en zuzendari lanpostua eskaini zioten[27].

Praga eta Leipzig[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahlerren etxea Leipzigen,non Lehen sinfonía konposatu zuen.

Pragan, Txekiar Pizkunde Nazionalaren agerpenak Antzoki Nazional berriaren ospea eta garrantzia areagotu zituen, eta, beraz, Neues Deutsches Theaterren ospea jaitsi egin zen. Mahlerren zeregina zen gainbehera hori geldiarazten laguntzea opera alemanen kalitate handiko ekoizpenak eskainiz[28]. Denbora gutxian, arrakasta izan zuen Mozart eta Wagnerren lanen aurkezpenekin. Konpositore horien lanarekin jarraituko zuen bere ibilbide osoan[26].​ Gero eta autokratikoagoa eta indibidualistagoa zen zuzendaritza-estiloa, eta, ondorioz, haserretu egin zen Ludwig Slansky lankidearekin, zuzendari esperientziadunagoarekin[28].​ 1886ko apirilean, Mahlerrek Praga utzi zuen Leipzigeko Neues Stadttheater delakoan kargua hartzeko, non Arthur Nikisch lankidearekin lehia sortu zen. Lehia sortu zen Wagnerren Der Ring des Nibelungen (Nibelungoen eraztuna) tetralogian egindako ekoizpen berriaren antzerki-zuzendaritzako lanak partekatzeko moduari, batez ere. 1887ko urtarrilean, Nikischen gaixotasuna zela eta, Mahlerrek bere gain hartu zuen ziklo osoa, eta publikoaren arrakasta handia lortu zuen. Hala ere, ez zen oso maitatua orkestrako kideen artean, diktadura-jarreragatik eta entsegu-ordutegi astunengatik[28][29].

Leipzigen Mahler Carl von Weberren lagun egin zen, Carl Maria von Weber musikagilearen biloba, eta Die drei Pintos aitonaren amaitu gabeko operaren antzezpena prestatzea erabaki zuten. Mahlerrek lehendik zeuden musika-bozetoak transkribatu, eta orkestratu zituen; Weberren beste lan batzuen zatiak erabili zituen, eta konposizio propio bat erantsi[30].​ 1888ko urtarrilean Stadttheaterren estreinaldia aukera garrantzitsua izan zen, Txaikovski[28] bertan baitzegoen, baita zenbait opera-antzokiren zuzendariak ere. Lanak harrera ona izan zuen; arrakastak Mahlerren profil publikoa hazten lagundu zuen, eta horrek irabazi finantzarioak ekarri zizkion[30]. Weber familiarekin zuen harremana korapilatu egin zen Marionekin, Carl von Weberren emaztearekin, zuen maitasun-harremana dela eta, bi aldeetatik sutsua izan arren ezertara iritsi ez zena. Gutxi gorabehera garai hartan, Mahlerrek Des Knaben Wunderhorn (Gazteriaren adar magikoa) poema folklorikoen bilduma aurkitu zuen, eta, hurrengo hamabi urteetan, Mahlerren konposizio gehienak menderatuko zituen[28][Oh 2].​

Mahlerren finantza-segurtasun bereganatu berriak Leipzigen zuen karguari uko egiteko aukera eman zion 1888ko maiatzean, Stadttheaterreko eszena-buruarekin liskarra izan ondoren[32].​ Lanik gabe, Mahler Pragara itzuli zen Die drei Pintos berpizteko eta Peter Corneliusen Der Barbier von Bagdaden ekoizpenean lan egiteko. Egonaldi labur hori zoritxarrez amaitu zen Mahler lanetik bota zutenean, entseguetan haserrealdi bat sortu ondoren. Hala ere, Vienako aspaldiko lagun batek, Guido Adler-ek, egindako ahaleginen bidez, Budapesteko Hungariako Opera Nazionalerako balizko zuzendaritzat hartu zen Mahlerren izena. Elkarrizketatu egin zuten, itxura ona eman zuen, eta, 1888ko urrian, postua eskaini zioten[33].

Musikagile ikasle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gustav Mahler 1892an.

Zuzendari gisa egin zuen ibilbidearen lehen urteetan, denbora librean egiten zuen jarduera bakarrik zen konposizioa. Ljubljana eta Olomouc-en betetako postuen artean, Richard Leander eta Tirso de Molinaren bertsoak konponketan aritu zen, ondoren Lieder und Gesängeren (Abesti eta doinuak) lehen liburukian bilduak[34]. Bere abestien lehen orkestra-zikloa, Lieder eines fahrten Gesellen, Kasselen konposatua, bere bertsoetan oinarritzen zen, nahiz eta lehen poemak, «Wenn mein Schatz Hochzeit macht» (Nire maite ezkontzen denean), gertutik jarraitzen dion Wunderhorn zikloko poema baten testuari[31].​ Zikloaren bigarren eta laugarren abestien doinuak 1888an amaitu zen Lehen Sinfonian sartu ziren, Marion von Weberrekin harremana zuen bitartean. Mahlerren sentimenduen intentsitatea musikan islatzen da, zeina, hasieran, programa deskribatzaile batekin bost mugimenduko poema sinfoniko gisa idatzi baitzen. Mugimendu horietako bat, «Blumine», geroago baztertua, Der Trompeter von Säckingen bere lehen obraren pasarte batean oinarrituta zegoen[28][30].​​ Poema sinfonikoa osatu ondoren, hogei minutuko hileta-martxa edo Totenfeier bat konposatu zuen, geroago Bigarren Sinfoniaren lehen mugimendua bihurtuko zena[35].

Sarritan espekulatu izan da Mahlerren lehen urteetan galdutako edo suntsitutako obrei buruz[36].​ Willem Mengelberg zuzendari herbeheretarrak uste zuen Lehen Sinfonia helduegia zela lehen obra sinfonikoa izateko, eta aurrekariak izan behar zituela. 1938an, Mengelbergek «Dresdeko artxibo» delakoa azaldu zuen, Marion von Weber alargunaren esku zeuden eskuizkribu batzuk[37].​ Artxiboa ia erabat suntsitu zen Dresdeneko bonbardaketan, 1945ean[38].​ Mahlerri buruzko Donald Mitchell adituaren arabera, «aukera handia dago eskuizkribu garrantzitsu batzuk, lehen sinfonien zati batzuk barne, Dresdenen egotea»[37].

Beste obra batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatutakoez gainera, Mahler-en lan nagusiak dira, besteak beste: Lieder eins fahrenden Gesellen (1883-1885, Lagun ibiltari batentzako kantuak), Des Knaben Wunderhorn (1892, 1895, 1905, Mutikoaren adar miragarria), Das Lied von der Erde, (1908, Lurraren Kantua), bederatzi sinfonia (1888-1909) eta hamargarrena osatugabea (1910).

Mahler-ek erromantizismoaren joera desberdinak elkartu zituen. XIX. eta XX. mendeen arteko zubitzat jotzen da, Wagner-en eta Schönberg-en artekotzat, alegia, eta espresionismoaren atarian dago. XX. mendeko konposizio tekniken aitzindari ospetsua izan zen. Eragin handia izan zuen Arnold Schoenberg, Dmitri Xostakovitx eta Benjamin Brittenengan.

Lanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 10 sinfonia idatzi zituen, azkena amaitu gabekoa.
  • Lieder edo abestiak:
    • Das klagende Lied, 1880.
    • Drei Lieder, (1880).
    • Lieder und Gesänge, 18801890.
    • Lieder eines fahrenden Gesellen, (18831885).
    • Gesänge aus "Des Knaben Wunderhorn, 18881896.
    • Rückert Lieder, 19011902.
    • Kindertotenlieder, 19011904.
    • Das Lied von der Erde, 19081909.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pirfano, Íñigo (2015). Música para leer. Plataforma Editorial. ISBN 978-84-16256-50-1
  2. Blaukopf 1974, 15-16 orr. .
  3. Cooke 1980, 7 orr. .
  4. a b Sadie 1980, 505 orr. .
  5. a b c Blaukopf 1974, 18-19 orr. .
  6. a b c d e f Franklin, Peter (2007). «Mahler, Gustav (1. Background, childhood education 1860-80)». En Laura Macy, ed. Oxford Music Online (en inglés). Con suscripción. Archivado desde el original el 1 de junio de 2013. Consultado el 21 de febrero de 2010.
  7. Carr 1998, 8-9 orr. .
  8. Blaukopf 1974, 20-22 orr. .
  9. a b Blaukopf, 1974, pp. 20-22.
  10. Blaukopf 1974, 25-26 orr. .
  11. Sadie 1980, 506 orr. .
  12. Mitchell 1995, 33-38 orr. .
  13. Blaukopf, 1974, pp. 30-31.
  14. Blaukopf 1974, 30-31 orr. .
  15. Blaukopf 1974, 33-35 orr. .
  16. Blaukopf 1974, 39-40 orr. .
  17. a b Carr 1998, 23-24 orr. .
  18. Cooke 1980, 22 orr. .
  19. Sadie 1980, 527 orr. .
  20. a b Carr 1998, 24-28 orr. .
  21. a b Carr 1998, 30-31 orr. .
  22. a b Franklin, Peter (2007). Oxford Music Online, ed. «Mahler, Gustav (2. Early conducting career, 1880-83)» (en inglés). Con suscripción. Archivado desde el original el 1 de junio de 2013. Consultado el 21 de febrero de 2010.
  23. a b Carr 1998, 32-34 orr. .
  24. a b Carr 1998, 35-40 orr. .
  25. Sadie 1980, 507 orr. .
  26. a b Sadie, 1980, p. 507.
  27. Franklin, Peter (2007). Oxford Music Online, ed. «Mahler, Gustav (3. Kassel, 1883-85)» (ingelesez). Con suscripción. Archivado desde el original el 1 de junio de 2013. Consultado el 21 de febrero de 2010.
  28. a b c d e f Franklin, Peter (2007). Oxford Music Online, ed. «Mahler, Gustav (4. Prague 1885-86 and Leipzig 1886-88)» (ingelesez). Con suscripción. Archivado desde el original el 1 de junio de 2013. Consultado el 21 de febrero de 2010.
  29. Carr 1998, 43 orr. .
  30. a b c Carr 1998, 44-47 orr. .
  31. a b Blaukopf, 1974, pp. 61-62.
  32. Carr 1998, 49 orr. .
  33. Carr 1998, 50 orr. .
  34. Cooke 1980, 27-30 orr. .
  35. Carr 1998, 48-49 orr. .
  36. Franklin, Peter (2007). «Mahler, Gustav (10. Das klagende Lied, early songs, First symphony)». En Laura Macy, ed. Oxford Music Online (en inglés). Con suscripción. Archivado desde el original el 1 de junio de 2013. Consultado el 21 de febrero de 2010.
  37. a b Mitchell, 1975, pp. 51-53.
  38. Carr, 1998, pp. 44-47.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Der Trompeter von Säkkingenren musika galdu egin da neurri handi batean. «Blumine» izeneko mugimendua bere Lehen Sinfoniaren lehen bertsioan sartu zen[26]
  2. Baliteke Mahlerrek aldez aurretik bilduma honen berri edukitzea, Lieder eines fahrenden Gesellen poemetako lehena Des Knaben Wunderhornen testu batean oinarritu baitzuen[31]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesez
  • Gustav Mahler Europa: kronologia, konposizioak, garaikideak, familia eta pribatuak: Gustav-Mahler.eu
  • Bauer-Lechner, Natalie. (1980). Recollections of Gustav Mahler. London: Faber Music ISBN 0-571-10025-2..
  • Kaplan, Gilbert. (1995). The Mahler album. New York: Harry N. Abrams ISBN 0-8109-4279-8..
Alemanez
  • de La Grange, Henry-Louis; Weiss, Günther. (1995). Ein Glück Ohne Ruh - Die briefe Gustav Mahlers an Alma. Berlín: Siedler ISBN 3-88680-577-8..
  • Floros, Constantin. (1998). Gustav Mahler Visionär und Despot. Hamburg: Arche ISBN 3-7160-3901-2..
  • Lebrecht, Norman. (1993). Gustav Mahler - Erinnerungen seiner Zeitgenossen. München: M & T ISBN 3-7957-8282-1..
Frantsesez
  • de La Grange, Henry-Louis. (1979). Gustav Mahler I. Vers la gloire (1860-1900). París: Lib. Arthème Fayard ISBN 2-213-00661-X..
  • Matter, Jean. (1990). Mahler. Lausanne: L'age d'homme ISBN 2-8251-3231-4..
  • Vignal, Marc. (1996). Mahler. París: De Seuil ISBN 2-02-025671-1..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]