Google osoa zuretzat lanean
Hasi saioa Google-ko kontuarekin, eta atera etekinik handiena Google-n erabiltzen dituzun zerbitzuei. Kontuari esker, gauza gehiago egin ditzakezu, Google-ren erabilera pertsonalizatu egingo baita, eta zure informaziorik garrantzitsuena edonondik atzitu ahalko baituzu.
Lagundu egiten dizu
Saioa hasita badaukazu, Google-n erabiltzen dituzun zerbitzu guztiek batera funtzionatuko dute, etenik gabe, eguneroko zereginetan laguntza eskaintzeko; adibidez, Google Calendar eta Google Maps zerbitzuekin sinkronizatuko da Gmail, agendari jarraitzean hutsik egin ez dezazun.
Zuretzat egina
Erabiltzen duzun gailua edo Google-ren zerbitzua edozein dela ere, erabilera bera eman ahal izango diozu edozein gailutan eta testuingurutan, eta nahi duzunean pertsonalizatu eta kudeatu ahal izango duzu, gainera.
Babestu egiten zaitu
Sektoreko segurtasun-eginbide aurreratuenak erabiltzen ditugu Google-ko kontua babesteko; haiekin, automatikoki hautematen eta blokeatzen ditugu mehatxuak, zuregana iritsi aurretik.
Laguntzeko prest
Google-ko kontuarekin denbora aurrez dezakezu; izan ere, automatikoki betetzen dira pasahitzen, helbideen eta ordainketak egiteko xehetasunen eremuak, kontuan gordeta daukazun informazioa erabilita.
Google-ko kontuan saioa hasita badaukazu, erabiltzen dituzun Google-ren zerbitzuek batera funtzionatzen dute gauza gehiago egiteko aukera izan dezazun. Adibidez, Gmail-en hegaldiei buruz jasotzen dituzun berrespenak automatikoki sinkronizatuko dira Google Calendar eta Google Maps zerbitzuekin, aireportura garaiz irits zaitezen.
Saioa behin hasita, etenik gabe erabili ahalko duzu Google osoa, dela YouTube-ko bideoei gailu desberdinetan berrekiteko, dela kontaktuak eta Play Store-ko gogoko aplikazioak erraz atzitzeko. Gainera, Google-ko kontuarekin, erraz, bizkor eta segurtasunez has dezakezu saioa hirugarrenen aplikazioetan; hala, Google-tik harago ere aplikatuko dira zure hobespenak.
Zuretzat bakarrik
Pantaila behin sakatuta atzi ditzakezu datu eta ezarpen guztiak. Besterik gabe, sakatu profileko irudia eta egin klik "Kudeatu Google-ko kontua" dioen estekan. Profileko iruditik, oso erraza da saioa hasi eta amaitzea, edo ezkutuko modua aktibatzea.
Pribatutasunari dagokionez, badakigu ez dagoela formula bat eta bakarra. Horregatik dakartza Google-ko kontu bakoitzak erabiltzeko errazak diren aukerak eta tresnak (adibidez, Pribatutasun-egiaztapena), gehien komeni zaizkizun pribatutasun-ezarpenak aukera ditzazun. Kontuan gordetzen diren datuak ere kontrola ditzakezu erraz aktibatu eta desaktiba daitezkeen aukerekin. Horrez gain, dataren, produktuaren eta gaiaren arabera ezaba ditzakezu datuak.
Informazio pertsonala gordetzeko (adibidez, kreditu-txartelak, pasahitzak eta kontaktuak) toki seguru eta zentralizatua ere bada Google-ko kontua. Horrela, beti izango dituzu datu horiek erabilgarri Interneteko edozein txokotan zaudela ere.
Zure informazioa pribatu mantentzea eta babestea
Google-ko kontuak automatikoki babesten du zure informazio pertsonala, eta pribatu eta seguru mantentzen. Kontu bakoitzak eginbide ahaltsuak dakartza; esaterako, mezu elektroniko arriskutsuen % 99,9 zuregana iritsi baino lehen blokeatzen duten spam-iragazkiak, eta jarduera susmagarrien edo asmo txarreko webguneen berri ematen dizuten segurtasun-jakinarazpen pertsonalizatuak.
Tresna arrunt honekin, gomendio pertsonalizatuak lortuko dituzu, eta kontua babestuta mantendu.
Google-ko kontuak pasahitz-kudeatzaile bat dauka integratuta, pasahitzak zuk soilik atzi dezakezun toki zentralizatu batean gorde ditzazun.